Itxi

Athletic Club

MIN HARTUTA

Mikel Rico lesionatu egin da berriro

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erdilari zuri-gorriak ezker hankako alboko perone-muskulu luzea hautsi du.

  • Mikel Rico

    Mikel Rico

Mikel Rico Athleticeko erdilaria lesionatu egin da talde zuri-gorriak ostegun honetan egin duen lan-saioan. Hain zuzen ere, ezker hankako alboko perone-muskulu luzea hautsi du jokalari bizkaitarrak.

Arrigorriagakoak beste taldekideekin batera egin du lan entrenamenduan, azken asteetan gihar berean pairatu duen tendinopatia behin gaindituta, baina min hartuta bukatu du.

Athleticek plazaratu duen osasun-txostenaren arabera, "hurrengo egunotan proba osagarriak egingo zaizkio aukera terapeutikorik onena zehazteko".

Aipatu txosten horretan Iñigo Lekueren egoeraren berri ere eman du talde zuri-gorriak. Eskuin hegaleko atzelariari ebakuntza egin zioten joan zen astean, eta, jokalariak dagoeneko "berregokitze prozesuari ekin dio Lezaman, karga gutxiko ariketak eginez".

Horrenbestez, Ricok zein Lekuek ezin izango dute jokatu astelehenean Celtaren aurka. Bi jokalari horiez gain, zigortuta dauden Yeray Alvarez eta Raul Garcia ere ez dira jokatzeko moduan egongo.