Itxi

Athletic Club

Urtarrilaren 27an

Egunez aldatu dute Athletic - Betis partida

eitb.eus

Urtarrilaren 27an jokatuko da, igandearekin, aurretik ezarrita zegoena baino egun bat geroago.

  • Susaeta eta Ceballos.

    Susaeta eta Ceballos, aurrez aurre joan zen denboraldiko partidan. Argazkia: EFE

Ligak ostiral honetan jakitera eman duenez, 21. jardunaldiari dagokion Athleticen eta Betisen arteko norgehiagoka urtarrilaren 27an, igandearekin, jokatuko da, 18:30ean.

Hasiera batean, larunbaterako ezarri zuten aipatu neurketa Ligako arduradunek, baina Betisek Errege Kopako final-laurdenetako joanekoa izango du jokoan ostegunean; ondorioz, Athletic-Betis lehia egun batez atzeratu dute.