Athletic Club
Astelehenean 21:00etan
Getafe-Athletic: Coliseumen behingoz irabaztera
Erredakzioa
Nork hartuko du Toqueroren lekua? Caparrosek Urko Vera eta Iñigo Diaz de Cerio deitu ditu, baina De Marcosek eta Susaetak dute aukera gehiago.
Athleticek Getafen jokatuko du astelehen honetan 21:00etatik aurrera. Gaizka Toquero lesionatuaren lekua nork hartuko duen da zalantza nagusia.
Igande honetan ateak itxita entrenatu da Athletic eta Joaquin Caparrosek Urko Vera eta Iñigo Diaz de Cerio sartu ditu zerrendan. Dena den, ez du ematen hasieratik jokatuko dutenik.
De Marcosek edo Susaetak dute aukera gehiago. Talde bilbotarrak partida ona egin eta orain arte, Getafen, ezin izan duten garaipena batzea dute helburu.
Athleticen deialdia honakoa da: Iraizoz, Koikili, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raúl, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, De Cerio, Javi Martinez, Muniain, Ekiza eta Urko Vera.