Athletic Club
Real Madrili aurre egiteko
Athletic: 19 jokalari deialdian Munianen arazo fisikoengatik
Erredakzioa
Ocio eta Susaeta itzuli dira zerrendera. Amorebieta baja da min hartuta dagoelako. Koikili eta Ustaritz kanpoan geratu dira berriro.
Athleticeko entrenatzailea den Joaquin Caparrosek 19 jokalari sartu ditu deialdian Munianek arazo fisikoak baititu eta zalantza izango baita azken ordura arte.
Real Madrilen aurka jokatzeko deialdian Susaeta eta Ocio dira nobedadeak. Igor Martínez, Jon Aurtenetxe, Ustaritz Aldekoaotalora, Koikili Lertxundi, Mikel Balenziaga, Ibai Gomez eta Urko Vera deialditik at geratu dira.
Larunbateko partidarako deialdia osatzen duten jokalariak honakoak dira: Iraizoz, Raul; Iraola, San Jose, Ekiza, Castillo, Javi Martínez, Gurpegui, David Lopez, Muniain, Toquero, Llorente, Ocio, Orbaiz, Iturraspe, Susaeta, Gabilondo, De Marcos eta Diaz de Cerio.