Itxi

Athletic Club

Igandean Osasunaren aurka

Athletic: Amorebieta eta Aurtenetxe osatuta daude derbirako

Erredakzioa

Iurretako erdiko defentsak ez zuen Real Madrilen aurka jokatu gainkarga bategatik eta hegaleko jokalari jubenila baja izan da azken lau hilabeteotan.

Athletic lesionaturik egon diren jokalariak berreskuratzen ari da. Horietako bat Jon Aurtenetxe jubenila da. Sorbaldan lesioa izan zuen eta lau hilabete egon da bajan.

Aurtenetxe (Amorebieta, 03-01-1992) arazorik gabe entrenatu zen talde zuri-gorriaren asteleheneko lan saioan. Lesionatu aurretik 12 partida ofizial jokatu zituen Athleticekin ezker hegaleko jokalari moduan; 10 Ligan eta 2 Kopan.

Aurtenetxez gain Feranando Amorebieta ere osatu da. Erdiko defentsa bizkaitarrak ezin izan zuen Real Madrilen aurka jokatu gainkarga bategatik. Hau ere asteleheneko lan saioan arazorik gabe aritu zen.

Aurtenetxeri alta medikua emango diote egunotan eta ondorioz, Javi Martinezen eta Igor Martinezen bajak soilik izango ditu Osaunaren aurka igandean (19:00etan) jokatu beharko duen derbirako.