Itxi

Athletic Club

Astelehenean, 21:00etan

Espanyol-Athletic: Europarako urrats erabakigarria eman nahi dute

Erredakzioa

Joaquin Caparrosek 19 jokalari deitu ditu, Llorente eta Toquero minduta baitaude. Talde katalanean, Duscher eta Javi Lopez baja izango dira.

Iraizoz, Castillo eta Iturraspe deialdira itzuliko dira, Realaren aurka zigor bateko partida bete ostean. Hala ere, Caparrosek Mikel San Joseren baja garrantzitsua izango du, eta badirudi bere ordez Fernando Amorebieta arituko dela hasierako hamaikakoan defentsan.

Gainera, Llorente eta Gaizka Toquero minduta daude eta horregaitik Athleticeko entrenatzaileak aldaketak egin ditzake aurrealdean.

Talde katalanari dagokionez, Duscherrek baja izaten jarraitzen du eta Pochettinok zelai erdian aldaketak burutu beharko ditu. Gainera, Javi Lopez defentsak, partida bateko zigorra bete beharko du bosgarren txartel horia ikusi zuelako.

Ustezko hamaikakoak:

RCD Espanyol: Kameni; Galan, Raul Rodriguez, Amat, Chica; Verdu, Javi Marquez; Luis Garcia, Ivan Alonso, Callejon; eta Osvaldo.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Castillo; David Lopez, Orbaiz, Javi Martinez, Muniain; Toquero eta Llorente.