Itxi

Athletic Club

Lesioa

Iñigo Lekuek giharretako lesioa duela baieztatu da

eitb.eus

Eskuineko aurreko koadrizepsa dauka minduta.

  • Iñigo Lekue

    Iñigo Lekue. Argazkia: ETBren bideo batetik lortutako artxiboko irudia

Iñigo Lekue bilbotarrak giharretako arazo bat izan zuen Athleticek asteartean egin zuen lansaioan, eta, klubeko iturriek asteazken honetan baieztatu dutenez, eskuin hegalean aritzen den jokalaria Athleticeko denboraldi-aurreko lehen lesionatua bihurtu da.

Izan ere, Lekueri giharretako lesioa antzeman diote eskuineko aurreko koadrizepsean. Ez dirudi gauza larria denik, baina hurrengo egunetako bilakaeraren arabera jakingo da noizko egongo den jokalaria taldeko lanera itzultzeko prest.

Zuri-gorriak entrenamenduetara bueltatuko dira ostegun honetan, goizean egingo duten lansaio batekin (10:30ean). Larunbatean, ordutegi berean ekingo diote jardunari. Ostiralean, berriz, goiz eta arratsaldez arituko dira (10:30ean eta 18:30ean). Jokalariek igandean izango dute atseden eguna.