Athletic Club
Azken partida San Mamesen
Athletic-Malaga: Europarako txartela ziurtatzera
Erredakzioa
Bizkaitarrek sailkapena matematikoki lortu dezakete etxean jokatuko duten denboraldiko azken norgehiagokan. Caparrosek 21 jokalari deitu ditu.
Europa League-a jokatzeko txartela eskuratu nahi dute zuri-gorriek Manuel Pellegriniren Malagaren aurka. Gainera, bizkaitarrek hiru puntuak lortzen badituzte, bosgarren postua mantenduko dute Sevillaren eta Atleticoen aurretik.
Joaquin Caparrosek 21 jokalari deitu ditu: Iraizoz eta Raul atezainak eta Toquero, Ustaritz, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Iraola, Orbaiz, Balenziaga, Ocio, Castillo, Javi Martinez, Muniain, Ibai, Ekiza eta Urko Vera jokalariak.
Aurtenetxek eta Igor Martinezek Bilbao Athleticekin jokatuko dute eta Susaetak, Koikilik eta De Ceriok lesionatuta jarraitzen dute. Gainera, Gurpegik partida bateko zigorra bete beharko du.