Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Iñigo Vicentek Mirandesen jokatuko du, utzita

Erredakzioa

Athleticek baieztatu duenez, harrobiko jokalariak Iraolak zuzentzen duen Bigarren Mailako taldean jokatuko du 2019-2020 denboraldian.

  • Iñigo Vicente. Argazkia: Athletic Club

    Iñigo Vicente, Numantziaren aurkako partidan. Argazkia: Athletic Club

Iñigo Vicentek Bigarren Mailako Mirandes taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita, Athleticek astearte honetan baieztatu duenez. Talde zuri-gorriko jokalaria izandako Andoni Iraola izango du entrenatzaile.

Vicentek Athleticekin egin du denboraldi-aurrea, eta sei partidatan parte hartu du. "Iñigo Vicente Mirandan dago jada, talde berriarekin entrenatzen hasi ahal izateko tramiteak betetzeko", Athleticen arabera.

Athleticen harrobiko jokalariak 21 urte ditu eta aurrelaria da, nahiz eta Bilbao Athleticen erasoko ezker hegalean edo erdilari aurreratu gisa jokatu duen. Azken bi denboraldietan, 66 partida jokatu eta 20 gol sartu ditu Bilbao Athleticekin.

Derioko futbolariak Mirandesek Athleticekin ostegun honetan Anduvan jokatuko duen neurketan izan ditzake lehen minutuak Burgosko taldearen elastikoarekin.