Itxi

Athletic Club

5. jardunaldiko ordutegiak

Athletic eta Alavesen arteko derbia, irailaren 22an

eitb.eus

Euskal derbiaz gain, Santander Ligak ofizial egin du 5. jardunaldiko ordutegi osoa.

  • Athletic vs Alaves, irailak 22, igandea, 18:30etan. Artxiboko irudia

    Athletic vs Alaves, irailak 22, igandea, 18:30etan. Artxiboko irudia

Santander Ligak ofizial egin ditu 5. jardunaldirako ordutegia. Bertan, Athletic eta Alavesen arteko euskal derbia igandean, irailean 22an, jokatuko da 18:30ean.

Zuri-gorriek eta babazorroek San Mamesen ikusiko dute elkar, bosgarren jardunaldian.

Hala ere, Osasuna izango da jardunaldi horretan jokatuko duen lehen euskal taldea. Gorritxoek ostiralean, irailaren 20an, Betisen kontra jokatuko dute El Sadarren, 21:00etan.

Hurrengo euskal taldeak larunbatean, irailaren 21ean, jokatuko du. Izan ere, Eibarrek Valentziako kostalde aldera egingo du bidaia, 16:00etan Levanteren aurka jokatzeko.

Azkenik, euskal derbia baino lehenago, Realaren txanda izango da. Imanol Alguacilek entrenatutako taldeak Espanyolean aurka jokatuko du igandean, irailaren 22an, 14:00etan.

Honako hau da Santander Ligako 5. jardunaldiko ordutegi guztiak:

LaLigako 5. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga