Itxi

Athletic Club

12:58ean aterako da

La Vueltako 13. etapa San Mames barrutik irtengo da gaur

eitb.eus

Tropela aparkalekutik sartuko da zelaira eta itzulia emango diote jokalekuari lasterketaren zuzendariaren ibilgailuaren atzean.

  • La Vuelta en San Mamés

    La Vuelta en San Mamés

La Vueltako tropela San Mames futbol-zelaiko barruko aldetik igaroko da gaur, lasterketaren 13. etaparen hasieran.

Bilbok eta Atheticek txirrindularitzaren inguruko pasioa partekatuko dute beste behin, izan ere, irailaren 6an 2019ko La Vuelta lasterketaren 13. etapa Bilbo hirian hasi eta Los Machucos gainaldean (Pas-eko behiaren monumentuan) bukatuko da. Irteera ikusgarriaren bitartez, txirrindulariek estadiora sartzeko zabalgunean hasi eta zelaia inguratuko dute ibilbide neutralizatuan.

Bilbotik abiatzen den 33. irteera horretan, zaleek beren idoloak San Mameseko inguruetan ikusteko aukera izango dute, 2017an Euskal Herriko Itzulian bizi izandako esperientzia errepikatuz. Gero, tropela aparkalekutik sartuko da estadiora eta zelaira; itzulia emango diote jokalekuari, lasterketaren zuzendariaren ibilgailuaren atzean eta laguntza teknikoko Shimano motor birekin batera.

Txirrindulariek San Mameseko aparkalekuko atetik irtengo dute eta ibilbide neutralizatuan sartuko dira Bizkaiko hiriburuko zenbait kaletik; gero N-634 errepidetik Soduperantz joango dira eta Kantabriako Los Machucos portuan bukatuko dute (kategoria berezia), 167 kilometro egin ondoren.