Itxi

Athletic Club

13. etapa

Tropela San Mameseko berdegunetik igaro da

eitb.eus

Espainiako Itzuliko 13. etapa San Mamesetik bertatik atera egin da.

Tropela, San Mamesen

Espainiako Itzuliko 13. etapa Bilbotik atera da gaur, eta Los Machucoseko gainean amaituko da zazpi mendate igaro eta gero.

Aukeratutako lekua San Mames izan da, eta berdegunetik bertatik aurreneko metroak egin dituzte txirrindulariek.

60. hamarkadan Vueltako amaiera izan zen hainbat alditan San Mames; gainera, berezia izan da hiru txirrindularientzat, hala, Jonathan Lastra (Caja Rural), Omar Fraile (Astana), eta Mikel Bizkarra bizkaitarrek Athleticeko elastikoarekin eman dute buelta zelaira.