Itxi

Athletic Club

10:00etatik aurrera

Athleticek urriaren 20an egingo du bazkideen batzarra, igandean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hitzordua goizez izango da, eta egun berean zuri-gorriek Valladoliden aurka jokatuko dute San Mamesen, arratsaldez.

  • Aitor Elizegi presidenterako hauteskundeetan botoa ematen

    Lehendabiziko batzarra izango da Aitor Elizegirentzat presidente gisa. Argazkia: EFE

Athleticek astearte honetan jakinarazi duenez, Bazkide Konpromisarioen Ohiko Batzar Nagusia urriaren 20an, igandean, izango da. Biltzarra Euskalduna Jauregian egingo da, 10:00etatik aurrera. Egun berean, zuri-gorriek Valladoliden aurka neurtuko dituzte indarrak San Mamesen, 18:30ean.

Orain arte, Athleticek bere urteko batzarrak aste barruan egin ditu, 19:15ean edota 19:30ean hasita, eta ohikoa izan da goizaldera arte luzatzea.

Aipatu hitzordua lehendabizikoa izango joan zen abenduaren 28an bazkideek Aitor Elizegi presidente hautatu zutenetik.

Eguneko gai-zerrendaren barruan, 2018-19 denboraldiko urteko kontuak eta kudeaketa zein 2019-20 denboraldirako aurrekontuak jorratuko dira; horrez gain, "klubeko estatutuen berriztapenerako prozesuaren irekiera" ere bozkatuko da.

Hala egitea onartuz gero, "erreformarako proiektua lantzeko batzordea" izendatuko du batzarrak.

Azkenik, Elizegik bere zuzendaritzaren "proiektuak eta eskaintzak" emango ditu ezagutzera.