Itxi

Athletic Club

6. jardunaldia

Athleticek eta Realak bolada onari eutsi nahi diote derbian jasotako babesaren ostean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Reale Arenak inoizko zenbakirik onenak erregistratu ditu emakumezkoen partida bat ikustera gerturatu diren zaleen artean, izan ere, 28.000 pertsona inguruk ikusi zuten pasadan igandean euskal derbia.

  • Reala-Athletic euskal derbia Reale Arenan. Argazkia: EFE

    Reala-Athletic euskal derbia Reale Arenan. Argazkia: EFE

Iberdrola Ligako seigarren jardunaldia hemen da, eta berarekin batera, euskal taldeek aurre egin beharreko erronka berri bat. Hala ere, gogo eta ilusioa ez dute falta, izan ere, pasadan igandean Reale Arenan jokatutako euskal derbian berotasun eta babes handia jaso zuten gerturatu ziren 28.000 zaleek zelai donostiarreko marka hautsiz. Asteburu honetan, beraz, bolada onari eutsi nahi diote Betisen eta Granadillaren aurka irabazita.

Hona hemen, seigarren jardunaldi honetako norgehiagokak:

-          Athletic - Betis, larunbat honetan, 13:00etan

-          Sporting Huelva - Deportivo, larunbat honetan, 13:00etan

-          UD Granadilla - Reala, larunbat honetan, 18:30ean

-          Sevilla - Espanyol, igande honetan, 12:00etan

-          Tacon - Levante, igande honetan, 12:00etan

-          Atletico - Madril CFF, igande honetan, 12:00etan

-          Rayo Vallecano - Valentzia, igande honetan, 13:00etan

-          Bartzelona - Logroño, igande honetan, 16:00etan