Itxi

Athletic Club

Iazko klubetan jarraituko dute

Laudrup eta Deschamps, baztertuta Athletic entrenatzeko

A.B.

Erredakzioa

Danimarkarrak Mallorcan jarraituko duela jakinarazi du eta euskal entrenatzaileak kontratua berritu du Olympique Marsellarekin.

Athletic Clubek gero eta zailago du datorren denboraldirako entrenatzailea lortzea. Egunak aurrera doaz eta presidentziarako hauteskundeak uztailaren 7an dira.

Badirudi Caparrosek ez duela talde zuri-gorriko entrenatzailea izaten jarraituko. Hori dela eta Utrerakoaren ordez nor etor daitekeenaren inguruan zurrumurru ugari egon dira. Michael Laudrupen eta Didier Deschampsen izenak azaldu ziren hedabideetan, baina ez bata ez bestea ez da Athleticeko entrenatzailea izango. Laudrupek Mallorcan jarraituko duela jakinarazi du eta Deschampsek kontratua luzatu du 2014. urtera arte Olympique Marsellarekin.