Itxi

Athletic Club

Baja

Beñat Etxebarriak orkatila bihurritu du entrenamenduan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zurigorriak min hartu du talde bilbotarrak Atleticoren aurka Wandan jokatuko duen partidaren aurretik egindako azken entrenamenduan. Proben emaitzen zain dago arratiarra.

  • Beñat Etxebarria, Huescaren aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

    Beñat Etxebarria, Huescaren aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

Beñat Etxebarriak, Athleticeko jokalariak, orkatila bihurritu du, ostiral honetan egindako entrenamenduan. Taldeak jakinarazi duenez, bigarren graduko lesioa omen du.

Hortaz, ez du Madrilera bidaiatu eta ez da izango zurigorriek larunbat honetan Atleticoren aurka jokatuko duten partidan. Bitartean, egindako proben emaitzen zain dago, garapena zein izan litekeen zehazte aldera.

Momentuz, ez da Wandan izango eta litekeena da datorren asteazkenean Espanyolen aurka San Mamesen jokatuko duten partidarako ere baja izatea.