Itxi

Athletic Club

Futbolaren gailurra, Floridan

Athleticek harrobiarekin egiten duen lana eredu jarri du AEBn

Agentziak | Erredakzioa

Athleticek euskal jatorriko jokalariak ez dituela "munduan zehar bilatzen" azpimarratu du Jon Berasategi taldeko zuzendari nagusiak, jokalari horiek klubera "arrazoi naturalengatik" iristen direlako.

  • Athleticeko jokalariak, San Mamesen egindako gol bat ospatzen

    Athleticeko jokalariak, San Mamesen egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek harrobiarekin egiten duen lana eredu moduan jarri du Soccerexen, futbolaren inguruan Floridako hegoaldean egiten ari diren munduko gailurrean. Bertara joan diren klubeko arduradunek esan dutenez, bilbotarren eredua sistema arrakastatsua da eta beste herrialde askotan aplika daiteke.

Tokian tokiko jokalarien aldeko apustuan oinarritutako filosofiari eskainitako tartean, Jon Berasategi Athleticeko zuzendari nagusiak zuri-gorrien eredu "berezia" azaldu zuen, "arrakastatsua eta jasangarria" dela azpimarratuz.

"Gakoa Lezamako jokalari gazteei aukera ematea da", esan du Berasategik, azken hiru hamarkadetan, eta denboraldi bakoitzeko, batez bestez 2,6 jokalari lehen taldera igo direla gaineratuz.  

Ildo horri jarraituz, Berasategik argi utzi nahi izan du taldeak "idatzi gabeko lege bat" duela: jokalariak Euskadin jaiotakoak izan behar dira. Athleticeko agintariak esan duenez, kluba "ez da munduan zehar ibiltzen euskal jatorriko jokalarien bila", jokalari horiek "arrazoi naturalengatik iristen direlako".

Soccerex bezalako topaketak aukera bat dira, Berasategiren iritziz, "lan egiteko modu ezberdinek ere funtzionatzen dutela" azaltzeko. Soccerexen 2.000 pertsona inguru bilduko dira bi egunetan.