Athletic Club
Bertako prentsak dihoenez
Caparrosek Valladolid zuzen dezake Macuak hauteskundeak irabazi ezean
A.B.
Redacción
El Norte de Castilla egunkariak bere edizio digitalean esaten duenaren arabera Pucelako taldeak proposamena egin dio Utrerako entrenatzaileari.
Joaquin Caparros Valladolideko entrenatzailea izan daiteke datorren denboraldirako Fernando Garcia Macuak Athleticeko presidentziarako hautskundeak irabazten ez baditu.
Valladolideko prentsan albiste hau azaldu da. elnortedecastilla.es webgunearen arabera Valladolidek taldea zuzentzeko proposamena egin dio Caparrosi eta honek Athleticeko entrenatzailea izan ezean eskaintza onartu dezake.
BBVA Liga eta Adelante Liga kontutan hartuta Athletic eta Valladolid dira oraindik entrenatzailerik ez duten talde bakarrak. Esteban Vigo eta Miroslav Djukic ere badaude Valladolid entrenatzeko hautagaien artean.