Itxi

Athletic Club

Athletic Club

Bielsa 25 jokalarirekin doa Olivara Martinez eta Muniain etxean utzita

Erredakzioa

Lehen taldeko 21 jokalari joango dira eta lau harrobiko taldekoak izango dira: Kepa Arrizabalaga atezaina, Enric Saborit defentsa, Iñigo Ruiz de Galarreta erdilaria eta Guillermo Fernandez aurrelaria.

Athleticeko entrenatzailea den Marcelo Bielsak 25 jokalari eramango dite Olivan (Valentzia) egingo duen kontzentraziora. Javi Martinez eta Iker Muniain etxean utzi dite argentinarrak.

Athleticen lehen taldeko 21 jokalari izango dira Olivan eta lau harrobiko taldekoak izango dira: Kepa Arrizabalaga atezaina, Enric Saborit defentsa, Iñigo Ruiz de Galarreta erdilaria eta Guillermo Fernandez aurrelaria.

Iraizoz, Toquero, Ustaritz, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Castillo, Igor Martinez, Ibai, Ekiza eta Herrera Olivara joango diren lehen taldeko jokalariak.

Javi Martinez eta Muniain Lezaman geratuko dira eta beraiekin batera etxean geratuko dira Koikili, Balenziaga, De Cerio, Vera, Ion Vélez, Íñigo Perez, Galder Cerrajeria eta Aitor Fernandez harrobiko atezaina.

Jokalariez gain beste 24 pertsona joango dira Olivara. José Urrutia presidentea eta Bielsaren talde teknikoa besteak beste. Talde hori Claudio Vivasek (bigarren entrenatzailea), Diego Rivasek, Pablo Quirogak, Gabriel Aravenak (laguntzaileak) eta Luis Maria Bonini prestatzaile fisikoak osatzen dute.