Itxi

Athletic Club

Kontratua bertan behera

Ion Velezek Gironan jokatuko du

Erredakzioa

Athleticek jokalaria berreskuratzeko aukera izango du denboraldiaren amaieran. Balenziagak, bestalde, Las Palmasen joka dezake hurrengo denboraldian, utzita.

Athleticek eta Ion Velezek kontratua bertan behera uztea erabaki dute eta jokalariak Gironan jokatuko du aurrerantzean. Bielsak ez du Velez aurtengo denboraldirako nahi, baina Athleticek jokalaria berreskuratzeko aukera izango du ekainean.

2003. urten heldu zen nafarra Athleticera, Peña Sportetik. Guztira 54 partida jokatu eta bost gol sartu ditu. Mikel Balenziagak, bestalde, Las Palmasen joka dezake hurrengo denboraldian, utzita.