Itxi

Athletic Club

2023ra arte

Athletic Club eta Ane Azkona kontratua luzatzeko akordiora heldu dira

Agencias | Redacción

Nafarrak bigarren taldeko fitxarekin hasi zuen urtea, baina lehen taldean 22 partida jokatu ditu eta etorkizun handiko jokalaria da.

  • Ane Azkona

    Ane Azkona

Athletic Clubek eta Ane Azkonak 2023ko ekainera arte luzatu dute kontratua. 

Azkonak bigarren taldeko fitxarekin hasi zuen urtea, baina lehen taldean 22 partida jokatuta, horietako 15 Primera Iberdrolan eta 2 Erreginaren Kopan, bere tokia hartu du lehenengo mailan. Jokalaria eskuin hegalean nabarmendu da, bere abiadura eta aurkariarekiko presioan erakutsitako bizitasuna azpimarratuz. Taldeko onena da azken pasean (5 gol asistentzia eman ditu) eta bigarren golegilea (5 gol) Lucia Garciaren atzetik (9).

2016an iritsi zen Lezamara Zizur Nagusiko Ardoitik, eta Gazte Berriak klubean hazi zen. 2016ko azaroan egin zuen debuta lehen taldearekin Levanteren aurka, eta, ordutik, minutuak izan ditu Lehen Mailan, aurten elitean behin betiko finkatu arte.