Itxi

Athletic Club

''Arte lanak''

Bilbo, argiztatuta Ligaren buelta ospatzeko

eitb.eus

San Mames, hurrengo Eurokopako futbol-zelaia, eta Bilboko Turismoko egoitza, erabili dituzte.

San Mames futbol-zelaia

Bilbo, Sevilla, Valentzia, Madril eta munduko beste hamabi hiri erabili dituzte Laligako kanpaina bat aurrera eramateko. COVID-19ko pandemiagatik ia hiru hilabeteko etena eta gero futbolaren buelta ospatzea eta munduan zabaldi nahi izan dute.

Bart, 22:00etatik 24:00etara, San Mames gorriz argiztatu zuten eta Athletic hitza irakur zitekeen eta Bilboko Turismoko egoitzan argazki erraldoiak #VolverEsGanar" lelopean.

"Arte lan erakargarriak eta interesgarriak" munduan zehar ikus daitezke:  Mexiko Hiria (Mexiko), Sao Paulo (Brasil), Bogota (Kolonbia), Hong Kong (Hong Kong), Bali (Indonesia), Ho Chi Minh City (Vietnam), Londres (Britainia Handia), Paris (Frantzia), Copenhague (Danimarka), Lagos (Nigeria), Dar Es Salam (Tanzania) eta Kabul (Afganistán).