Athletic Club
BBVA Liga
Athleticek 13 urte daramatza Espanyoli bere etxean irabazi gabe
Erredakzioa
Zuri-gorriek Bartzelonan Perikitoen aurka lortutako azken garaipena 1998an izan zen Julen Gurerrerok sartutako gol bati esker.
-
Athleticek 2-1 galdu zuen Cornella-El Praten iazko denboraldian. Argazkia: EFE
Athleticek Bartzelonako Cornella-El Prat zelaian jokatuko du datorren igandean Espanyolen aurka eta garaipena izango dute helburu zuri-gorriek. Baina, talde bizkaitarrak ez dio orain 13 urtetik irabazten Espanyoli bisitari moduan.
Espanyolen aurka Athleticek lortutako azken garaipena 1998ko urtarrilaren 11n izan zen. Julen Guerrerok sartu zuen partida horretako gol bakarra eta urte horretan bizkaitarrak bigarren geratu ziren Ligan Luis Fernandezen agindupean. Data horretatik aurrera lau partida berdindu eta bederatzi porrot jaso ditu Athleticek Espanyolen zelaian.
Berdinketak urte hauetan lortu zituen: 1998-1999 (1-1, Tamudo/Urzaiz), 1999-2000 (0-0), 2002-2003 (3-3, Maxi Rodriguez, Milosevic eta Roger/Yeste -2- eta Ezquerro) eta 2005-2006 (1-1, (Coro/Luis Prieto).
Azken ureetako bederatzi porrotetaik lau aldiz 2-1eko emaitzarekin galdu zuen Athleticek: 2000-2001, 2003-2004, 2007-2008 eta 2010-2011 denboraldietan. 1-0eko emaitzarekin galdu zuen 2008-2009 eta 2009-2010 denboraldietan. 2-0, 2001-2002 eta 2004-2005 denboraldietan eta behin galdu zuen 3-2ko emaitzarekin; 2006-2007 denboraldian.