Itxi

Athletic Club

Bigarren Mailara igoera

Bilbao Athletic - Badajoz partida uztailaren 18an jokatuko da, 20:00etan

Erredakzioa

SmartBank Ligara igotzeko playoffetako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu Espainiako Futbol Federazioak.

  • Bilbao Athletic

    Bilbao Athletic - Amorebieta partidaren amaierako irudia. Argzkia: EiTB

Espainiako Futbol Federazioak astearte honetan jakinarazi ditu Bigarren Mailara igotzeko playoffetako partiden datak eta ordutegiak. Lau talde izango dira SmartBank Ligara igoko direnak.

Igoera lortzen duten talde horietako bi multzo bakoitzeko txapeldunen arteko kanporaketatatik aterako dira, eta hauexek dira neurketak: Castello - UD Logroñes eta Cartagena - Atletico Baleares. Kanporaketa hauetako irabazleek SmartBank Ligan jokatuko dute datorren denboraldian.

Igoera fasea jokatuko duten beste talde guztiek hiru kanporaketa gainditu beharo dituzte igoera lortzeko. Bilbao Athletic da playoffean parte hartuko duen euskal talde bakarra. Bilbao Athletic - Badajoz partida uztailaren 18an jokatuko da, 20:00etan.

Multzoko txapeludnen arteko kanporaketak:

Uztailak 18: CD Castello - UD Logroñes (22:00etan).

Uztailak 19: Cartagena - Atletico Baleares (22:00etan).

Lehen kanporaketa:

Uztailak 18:

UD Ibiza-Eivissa - UE Cornella (20:00etan).

Athletic Club 'B' - CD Badajoz (20:00etan).

Marbella FC - SCR Peña Deportiva (22:00etan).

Uztailak 19:

Bartzelona B - Valladolid Promesas (20:00etan).

Sabadell - Atletico Madril 'B' (20:00etan).

CyD Leonesa - Yeclano Deportivo (22:00etan).