Itxi

Athletic Club

Asteazkenean 20:00etan

Malaga-Athletic: Bidea zuzentzera

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren taldeak hankasartzeekin amaitu eta puntuekin konfirmatu behar du jokoan eman duen aldaketa.

  • Argazkia: EFE

Athleticek oraindik ez du garaipena ezagutzen ligan eta 16. postuan da sailkapenean puntu bakarra batu ondoren aurreneko hiru partidetan.

Bilbon arduratuta daude taldeak Betisen aurkako partidan egindako joko eskasagatik, batez ere Espanyolen aurka eta Slovanen aurka  jokoak hobera egin zuelako.

Irudi txar horrek aldaketak eragin ditzake hamaikakoan. Segurua da Fernando Amorebieta ez dela hasierako taldean izango aurreko igandean bi txartel hori ikusi baitzituen. Mikel San Jose sar daiteke bere tokian.

Atepean ere aldaketak izan daitezke, Gorka Iraizozek hankasartze nabarmenak egin baititu txapelketako lehenengo partida hauetan.

Zelai-erdian ere aldaketak egiteko asmoa omen dauka Bielsak. Gabilondo edo Iturraspe aulkian gelditu daitezke eta Susaetak eta Muniainek lekua aldatu dezakete argentinarraren 4-1-4-1ekoan.

Llorente ukiezina dirudi. Bielsak, baina, azken orduan hartuko ditu erabaki hauek guztiak.

Ustezko hamiakoak:

Malaga: Caballero; Jesús Gámez, Demichelis, Mathijsen, Eliseu; Joaquín, Duda, Toulalan, Cazorla; Baptista eta Van Nistelrooy.

Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Ekiza, Aurtenetxe; Susaeta, Javi Martínez, Iturraspe, De Marcos; Muniain eta Llorente

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes (Comité Cántabro)
Futbol-zelaia: La Rosaleda
Ordua: 20:00etan.