Itxi

Athletic Club

Osasun-txostena

Iñigo Martinezek lesio muskularra du

Erredakzioa

Athleticeko erdiko defentsak ez du astearteko entrenamenduan parte hartu lesio arin-moderatua duelako eskuin erdiko gluteo muskuluan.

  • Iñigo Martinez

    Iñigo Martinez, Ligako Athletic Club - Getafe partidan. Argazkia: EFE

Iñigo Martinezek ez du parte hartu Athleticek astearte honetan Lezaman egin duen entrenamenduan, min hartuta baitago. Klubak jakinarazi duenez, Iñigok "lesio arin-moderatua duelako eskuin erdiko gluteo muskuluan".

Ondarroako jokalaria ez da min hartuta dagoen bakarra, Yuri Berchiche eta Peru Nolaskoain ere sendatze-prozesuan baitaude eta ezin baitute taldekideekin entrenatu lesioen eraginez. Yurik pubalgiak eragiten dion mina gainditzeko lanean jarraitzen du; Nolaskoainek, bestalde, bihurritua du eskuin hankako orkatilan. 

Astearte honetako entrenamenduko berritasunak harrobiko bi jokalari izan dira; 20 urteko Ewan Roy Urain eta 17 urteko Nico Serrano.