Itxi

Athletic Club

Ostegunean Athleticen aurka

Europa League: Kombouarek atsedena eman die Menez eta Gameirori

Erredakzioa

Igandean Lyonen kontra jokatuko dute frantziarrek ligan eta Paris Saint Germaineko teknikariak atseden ematea erabaki du.

  • Paris Saint Germain. Argazkia: EFE

    Paris Saint Germain. Argazkia: EFE

Antoine KombouareParis Saint Germaineko entrenatzaileak Athleticen aurkako partidarako deialdia eskaini du. Frantziarrek ostegunean jokatuko dute San Mamasen, Europa Leagueko partida (21:05etik aurrera).

Jeremy Menez erdilaria eta Kevin Gameiro aurreralia zerrendatik at geratu dira. Kombouarek atsedena ematea erabaki du, igandean Lyonen kontra jokatuko baitute Ligan. Mamadou Sakho, Milano Bisevac eta Guillaume Hoarau lesionatuak ere etxean geratu dira.

Deialdi osoa honakoa da: Douchez, Sirigu; Armand, Camara, Ceara, Jallet, Landre, Lugano, Tiene; Bodmer, Chantome, Kebano, Matuidi, Nene, Pastore,  Sissoko; Erding eta Bahebeck.