Athletic Club
UEFA Europa League
Athletic-PSG, (2-0): Merezitako garaipena zuri-gorrientzat
A.B.
Erredakzioa
Talde bizkaitarra nagusi izan da eta frantziarrek baino hobeto jokatu du. Gabilondok egin du 1-0ekoa era ikusgarrian eta Susaeta atsedenaldiaren aurretik sartu du bigarren gola.
-
Athleticeko jokalariak PSGren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Partida hasieran bi taldeak nahiko ondo aritu ziren, baina minutuak pasa ahala Athletic hasi zen nagusitzen. Zuri-gorriek gol aukera pare bat Portu zituzten lehen minutuetan, baina gola ez zen 20. minutura arte iritsi. Momentu horretan, Bielsaren mutilek jokaldi bikaina antolatu zuten, De Marcosek eskuin hegaletik erdiraketa egin eta Gabilondok boleaz gol ikusgarria sartu zuen PSGko atezaina aho zabalik utzita. 1-0eko zen zuri-gorrientzat.
PSG ereakzionatzen saiatu zen eta 25. minututik 35.era artean arazoak sortu zizkion Atheltici. Horrelako jokaldi baten Iraizoz areatik atera behar izan zen; lehenik baloia moztu zuen, baina PSGko beste jokalari bateri iritsi zitzaion. Iraizoz pase hori mozteko ere jaurti zen lurrera eta baloiak eskuan eman zion. Epaileak falta adierazi zuen eta txratel horia atera zion atezainari. Askok txartel gorria espero zuten, baina zorionez ez zen ahala izan.
Frantziarren erreakzio saiakera horren ondoren bazirudien partida 1-0ekoarekin joango zela atsedenaldira, baina Aurtemetxek eskuin hegaletik erdiraketa atera eta bigarren zutoinean, atepean, Susaetak baloia sare barrura bultzatu zuen 2-0koe eginez. Beraz, emaitza horrekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.
Bigarren zatian, Athleticek ez zuen asko sufritu garaipena eskuratzeko. Gainera, gauzak erraztu egin zitzaizkion Sissokok bigarren txartel horia ikusi zuenean Muniaini sarrera zitala egiteagatik. Zoratu egin zuen Muniainek Maliko jokalaria.
Paris Saint Germain hamar jokalarirekin geratu zenean frantziarrek ezer gutxi egin zuten erasoan. Athletic eroso zegoen eta gol aukeraren bat edo beste izan zuten arren ez zuten asmatu aurkariaren ate aurrean. Azken minutuetan Toquerok eta Ibai Gomezek gol aukera on bana izan zuten, baina baloia ez zen sare barrura sartu.
Horrenbestez, 2-0eko emaitzarekin bukatu zen partida eta zuri-gorriek aurrerapauso handia eman dute UEFA Europa Leagueko hurrengo fasean egon ahal izateko.
Fitxa teknikoa:
2 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez; Susaeta (Iturraspe, min.72), De Marcos, Muniain (Toquero, min.81), Gabilondo (Ibai Gomez, min.77); eta Llorente.
0 - París Saint-Germain FC: Douchez; Jallet, Lugano, Armand, Tiene; Bodmer (Matuidi, min.66), Sissoko; Chantome, Pastore (Behebeck, min.58), Nene (Ceara, min.76); eta Erdinç.
Golak: 1-0, min.19: Gabilondo. 2-0, min.45: Susaeta.
Epailea: Hendrikus Bas Nijhuis (Holanda).