Itxi

Athletic Club

Azken ordukoa

Javi Martinez: 'Athleticera banoa, 2 zenbakia emango didate'

ERREDAKZIOA

Alemaniako kazetariek Athleticen inguruan hitz egiten harrapatu dute jokalari nafarra, entrenamenduan. Horrez gain, 'horregatik ez dut Athleticen jokatuko' ere entzun diote, ustez txantxetan.

0:10
Bayern Munich taldearen entrenamendua

Alemaniako kazetariek Athleticen inguruan hitz egiten harrapatu dute Javi Martinez, entrenamenduan. Bertan, honako hau esaten entzun diote, argi eta garbi: 'Athleticera banoa, 2 zenbakia emango didate'. Horrez gain, 'horregatik ez naiz Athleticen arituko' esan omen du nafarrak, ustez txantxetan.

Bayern Munich talde alemaniarraren entrenamenduan, Javi Martinez bere fitxaketari buruz hitz egiten aritu da. Izan ere, Athleticek uda osoa darama jokalari nafarraren atzetik, baina oraindik ezer ez da ofiziala.

Bertan, gaztelaniaz hitz egiten duten beste jokalari batzuekin berbetan harrapatu dute, eta argi eta garbi entzun diote honakoa esaten: 'Athleticera banoa, 2 zenbakia emango didate'. Erantzun ere egiten diote horri, honela: 'Gaizka Toqueroren 2 zenbakia!'.

Ondoren, zenbaki hori eskaini diotelako ez duela talde zuri-gorrian jokatuko esaten ere entzuten zaio, ustez txantxetan.

Javi Martinezek 2021eko uztailera arte du kontratua talde alemaniarrarekin. Hala ere, Athletic atzetik omen dauka, uda honetako merkatuan fitxatzeko asmoz, eta, dirudienez, 12 milioi euro inguru ordaintzeko prest omen dago.