Athletic Club
Ohiko Batzar Nagusia
Athletic Club: Iazko eta aurtengo aurrekontuak, onartuta
A.B.
Erredakzioa
Talde bizkaitarreko bazkideek iragan denboraldiko eta hasi berri den denboraldirako aurkeztutako kontuak onartu dituzte Euskalduna Jauregian burutu den Ohiko Batzar Nagusian.
Athletic Clubek Ohiko Batzar Nagusia burutu du astelehen honetan Euskalduna Jauregian. Josu Urrutia buru duen Zuzendaritza Batzordearentzat lehen Batzar Nagusia izan da.
Giroa lasaia izan da eta ez da liskarrik egon aurreko Zuzendaritza Batzordearen eta gaur egungoaren artean. Bakoitzak bere kontuak aurkezteko era arrazoitu du.
Bazkideek iragan denboraldiko (2010-2011) aurrekontua onartu dute. 487 bazkidek baiezko botoa eman dute eta 222k ezezkoa.
Aurtengo (2011-2012) denboraldirako aurrekontuak ere onartu dituzte bazkide konpromisarioek. 548 bazkidek aldeko botoa eman dute eta 168k ezezkoa.
EMAITZAK:
2010-2011 denboraldiko aurrekontuen onarpena:
Alde: 487 boto
Kontra: 222 boto
Zuriz: 26 boto
Balio gabekoak: 11 boto
Botoak guztira: 746
2011-2012 denboraldirako aurrekontuen onarpena:
Alde: 548 boto
Kontra: 168 boto
Zuriz: 13 boto
Balio gabeak: 13 boto
Botoak guztira: 746