Itxi

Athletic Club

20:00etan

Athleticek Kopako finalerako txartela izango du gaur jokoan, Logroñon

eitb.eus

Partida bakarrera izango da Las Gaunasen izango den neurketa. Ostegunean Bartzelonak eta Sevillak beste finalerdia jokatuko dute.

Nekane Diez

2019/2020 denboraldiko Erreginaren Kopa bertan behera geratu zen joan den martxoan COVID-19aren ondorioz.

Orain, Liga behin hasita, Kopako finalerdiak jokatuko dira aste honetan.

Athleticek Logroñoren aurka neurtuko ditu indarrak finalerako txartela lortu nahian asteazkenean, eta ostegunean, beste finalerdian, Bartzelona eta Sevilla izango dira aurrez aurre.

FINALERDIAK

CDEF Logroño - Athletic Club
2020/10/07
20:00etan
Las Gaunas futbol-zelaia
 
FC Bartzelona - Sevilla FC
2020/10/08
17:00etan
Johan Cruyff futbol-zelaia