Athletic Club
8. jardunaldiko ordutegiak
Larunbateko Athletic – Sevilla partida 16:15era atzeratu dute
eitb.eus
Talde zuri-gorriak aurreratu duenez, 16:00etarako aurreikusitako neurketak hamabost minutu atzeratuko dituzte hemendik aurrera.
-
LaLigako 8. jardunaldiko ordutegiak. Iturria: @lfp
LaLigak asteazken honetan iragarri duenez, 8. jardunaldiari dagokion Athleticen eta Sevillaren arteko partida 15 minutuz atzeratuko da. Ondorioz, norgehiagoka 16:15ean hasiko da, San Mamesen, eta ez 16:00etan, hasiera batean aurreikusita zegoen bezala.
MODIFICACIÓN | El #AthleticSevillaFC de la jornada 8 de #LaLigaSantander previsto inicialmente para las 16:00 horas de este sábado 31 de octubre, se disputará finalmente el mismo día a las 16:15 horas. pic.twitter.com/VACkoQdzUF
— LaLiga (@LaLiga) October 28, 2020
Talde zuri-gorriak Twitter sare sozialean aurreratu duenez, erabakia hori ohikoa izango da, orain arte 16:00etan jokatzen ziren LaLigako norgehiagokak "16:15ean jokatuko baitira aurrerantzean".
¿¿ Larunbat honetan @SevillaFC taldearen aurka San Mamesen jokatuko dugun partida 15 minutu atzeratu dute.
— Athletic Club (@athletic_eus) October 28, 2020
¿¿ @LaLiga-n 16:00etan jokatzen ziren partidak 16:15ean jokatuko dira hemendik aurrera.#AthleticSevillaFC #AthleticClub ¿ https://t.co/spzorArVte pic.twitter.com/zHsThxctU3
Ligako jardunaldi hori ostiral honetan hasiko da Eibar - Cadiz partidarekin.