Itxi

Athletic Club

430 partida

Iker Muniain Athleticeko TOP 10ean sartuko da

eitb.eus

Julen Guerrero jokalari mutikoa berdinduko du talde zuri-gorrian partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan.

  • Iker Muniain, TOP 10ean

    Iker Muniain, TOP 10ean. Argazkia: EFE

Iker Muniain jokalariak  bere 430. partida jokatuko du elastiko zuri-gorriarekin igandean Valladoliden kontrako neurketan jokatzen badu.

Modu horretan Athleticen historian partida gehien jokatu dituen hamargarren jokalaria izango da, Julen Guerrero erdilari mitikoarekin berdinduko luke hamargarren tokian.

Partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrenda honako hau da: Jose Angel Iribar (614), Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514), Andoni Iraola (510), Markel Susaeta (507), Piru Gainza (494), Jose Maria Orue (481), Aitor Larrazabal (445) eta 'Canito' (437).

Muniainek (28 urte beteko ditu abenduaren 19an) 2009an egin zuen debuta Athleticekin Europa Ligako partidan Young Boysen kontra eta lau hilabete beranduago egin zuen lehen gola Jose Zorrillako futbol-zelaian. Jokalari gazteena Lehen Mailan gol bat sartzen bilakatu zen 16 urte eta 289 egunekin.

12 denboraldi daramatza Lezaman zenbaki hauekin:

430 partida guztira

328 partida Ligan

40 partida Kopan

7 partida Txapeldunen Ligan

54 partida Europa Ligan

61 gol