Athletic Club
22 urte ditu
Ander Iturraspek 2015era arte berritu du kontratua Athleticekin
Erredakzioa
Titular eztabaidaezina ez den arren, Abadiñoko jokalariak Ligako orain arteko bederatzi partidak jokatu ditu, seitan titular izanik eta gol bat sartuz (Rayo Vallecanoren aurka).
-
Ander Iturraspe (eskuina). Argazkia: EFE
Athletic Club taldeak eta Ander Iturraspe jokalariak erdilari bizkaitarraren kontratua 2015eko ekainaren 30era arte luzatzeko akordioa lortu dute, 25 milioi euroko desegite-klausularekin, talde bilbotarrak jakinarazi duenez.
Abadiñoko jokalariaren kontratua 2012ko ekainaren 30ean bukatzen zen, eta joan den denboraldian Athleticekin sinatua zuen kontratua automatikoki luzatzeko 45 minutura gelditu zen, azken bi denboraldietan 20 partida ofizial jokatzen bazituen automatikoki berritzeko aukera baitzuen, partidako gutxienez 45 minutu jokatuta.
Ander Iturraspek 22 urte ditu, eta Marcelo Bielsa Athleticeko aulkira heltzearekin batera, Joaquin Caparrosekin joan den denboraldian galdu zuen presentzia berreskuratu du talde zuri-gorriaren zelai erdiko jokoan.
Titular eztabaidaezina ez den arren, Abadiñoko jokalariak Ligako orain arteko bederatzi partidak jokatu ditu, seitan titular izanik eta gol bat sartuz (Rayo Vallecanoren aurka). Europa League txapelketako lau norgehiagokak jokatu ditu, eta hirutan titular izan da.