Athletic Club
Ostiralean
Yuri eta Capa prest, Celtari aurre egiteko
eitb.eus
Jokatuko ez duten jokalariak Iñigo Martinez (bost txartel hori) eta lesionatuta dagoen Peru Nolaskoain dira.
-
Yuri Getaferen kontra
Athletic Clubeko Yuri Berchiche eta Ander Capa jokalariak hurrengo partida jokatzeko prest izango dira. Zuri-gorriek ostiralean Vigoko Celta hartuko dute San Mameseko futbol-zelaian gaueko 21:00etan.
Pasadan igandeko neurketan Coliseumean Getaferen kontra Yuri zorabiatu egin zen eta Capak kolpe bat jaso zuen eta berdegunea utzi behar izan zuten partida amaitu baino lehen.
Asteazkeneko lan saioan taldekideekin hartu dute normaltasunez parte eta Gaizka Garitanoren aginduetara egongo dira bihar.
Prest egongo ez diren jokalariak Iñigo Martinez, zigortuta baitago bost txartel hori jaso eta gero, -Unai Nuñezek hartuko du bere lekua-, eta lesionatuta dagoen Peru Nolaskoain dira.