Itxi

Athletic Club

Lehiaketa Batzordeak erabakita

Athletic: Fernando Amorebieta baja izango da Sevillaren aurka

A.B.

Erredakzioa

Lehiaketa Batzordeak talde zuri-gorriaren alegazioak baztertu ditu eta ez dio Bartzelonaren aurka ikusitako txartel horia kendu defentsa bizkaitarrari.

  • Fernando Amorebieta baja Sevillaren aurka. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Athleticeko jokalaria den Fernando Amorebietari Bartzelonaren aurkako partidan egotzia izanagatik.

Bi txartel horia ikusi zituen Amorebietak Barçaren aurkako partidan. Bigarren txartel horia argia izan zen, lehena ez horrenbeste eta horregatik Athleticek alegazioak aurkeztu zituen.

Amorebietak lehen txartel horia falta eztabaidagarri baten ikusi zuen. Cesc Fabregas lurrera erori zen area hertzean eta epaileak falta adierazi zuen Amorebietari txartela atereaz. Falta eztabaidagarria izan zen oso eta Athleticek horregatik aurkeztu zituen alegazioak, baina Lehiaketa Batzordeak atzera bota ditu.

Ondorioz, Fernando Amorebietak partida bateko zigorra bete beharko du eta baja izango da Athleticek Sevillaren aurka azaroaren 20an Sanchez Pizjuanen jokatuko duen partidarako.