Publizitatea
Itxi

2021/01/16

19:33

Athletic Club

SUPERKOPAKO FINALA

Messik entrenamenduan parte hartu du, baina ez dago argi jokatzeko moduan izango den

A. A. | EITB MEDIA

Bartzelonak ez du igande goizera arte jakinaraziko partidarako deitutako jokalarien zerrenda.

  • Messi en el entrenamiento del Barcelona

    Messi en el entrenamiento del Barcelona. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Leo Messi argentinarrak, Realaren aurkako finalerdian jokatu ez zuenak, Ronald Koemanen taldearen azken entrenamenduan parte hartu du, Sevillako La Cartuja estadioan, baina bihar arte ez da jakingo Athleticen kontrako Superkopako finala jokatzeko moduan dagoen ala ez.

Entrenatzaile herbeheretarrak eta Sergio Busquetsek prentsaurrekoan onartu dutenez, Leo Messik dituen sentsazioek erabakiko dute zuri-gorriei aurre egiteko prest dagoen ala ez.

Dena dela, Bartzelonak jakinarazi duenez, partidarako deituko dituzten jokalarien zerrenda ez da igande goizera arte jakinaraziko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena