Publizitatea
Itxi

2021/01/19

08:46

Athletic Club

Palmaresa

Athleticek bere hirugarren Superkopa du jada

EITB MEDIA

Zuri-gorriek 1984-85eko eta 2015-16ko tituluak eskuratu zituzten aurretik. Bartzelonak lortu ditu Superkopa gehien, 13 baititu.

  • Garaipena ospatzen

    Garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athleticek Real Madril gainditu zuen finalerdietan (2-1), eta, igandean, Espainiako Superkopa irabazi du, nor eta Bartzelonar mendean hartuta (2-3).

Zuri-gorriek bi garaikur zituzten. Lehenengoa 1984-85 denboraldian lortu zuten, finala jokatu gabe, aurreko denboraldian Liga eta Kopa irabazi zutelako. Bigarrena, berriz, 2015-16 denboraldian lortu zuen; San Mames futbol-zelaian 4-0 jipoitu zuen Bartzelona, eta Camp Noun 1-1 egin zuten.

Igande honetan, hirugarrena erdietsi dute.

TALDEA  TITULUAK 
 TXAPELDUNORDEA 
DENBORALDIA
       
Bartzelona 13 11 1983-84, 1991-92, 1992-93, 1994-95, 1996-97, 2005-06, 2006-07, 2009-10, 2010-11, 2011-12, 2013-14, 2016-17 eta 2018-19
       
Real Madril 11 5 1988-89, 1989-90, 1990-91, 1993-94, 1997-98, 2001-02, 2003-04, 2008-09, 2012-13, 2017-18 eta 2019-20
       
Deportivo 3 0 1995-96, 2000-01 eta 2002-03
       
Atletico 2 5 1985-86 eta 2014-15
       
Athletic Club 3 2 1984-85, 2015-16 eta 2020-2021
       
Sevilla 1 3 2007-08
       
Valentzia 1 3 1999-00
       
Zaragoza 1 2 2004-05
       
Mallorca 1 1 1998-99
       
Real Sociedad 1 0 1982-83
       
Espanyol 0 2 -
       
Betis 0 1 -

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena