Itxi

Athletic Club

Ekizak ezingo du jokatu

Llorentek Sevillaren aurka jokatuko du

ERREDAKZIOA

Fernando Llorentek ez du arazorik izango datorren igandean Sevillaren aurka jokatzeko. Ekiza, ostera, ez da taldekideekin entrenatu.

00:52
Fernando Llorente, Sevillaren aurka jokatzeko prest

Fernando Llorentek taldekideen ostean hasi du entrenamendua, baina ez du arazorik izango igandean Sevillaren aurka aritzeko. Aurrelariak ezin izan zuen Espainiarekin Costa Ricaren aurka jokatu, belaunean min hartuta egon delako, baina gaurko entrenamenduan normaltasunez aritu da eta belauneko arazoa gaindituta duela ematen du.

Borja Ekizak ez du azken bi jardunaldian jokatzerik izan eskuin orkatilaren inguruan zaintiratua izan baitu. Oraindik ez da sendatu eta ezin izango du igandean jokatu. Entrenamenduan ez da gainerako jokalariekin egon. Ekizaren bajak defentsaren erdialdean sortutako hutsunea betetzeko, litekeena da Bielsak Jon Aurtenetxe zelairatzea.

Argentinako entrenatzaileak, ezin izango ditu Ander Iturraspe eta Fernando Amorebieta hamaikakoan sartu, zigortuta baitaude. Azken hori, Venezuelatik etorri berri den arren, ez da oraindik gainerako jokalariekin entrenatu.