Itxi

Athletic Club

13. positiboa Athleticen

Iñigo Vicentek positibo eman du covid-19an

L.E.A. | EITB MEDIA

Jokalari zuri-gorria "osasunez ondo dago eta bere etxean bakartuta, protokoloari jarraituta".

  • Athleticeko jokalariak, Lezaman

    Athleticeko jokalariak, Lezaman. Argazkia: Efe.

Iñigo Vicente Athleticeko jokalariak positibo eman du covid-19an. Vicente bakartuta zegoen jada, positibo batekin harreman zuzena izan zuelako. Azken frogaren emaitzen berri, klubak berak eman du.

Athleticek azaldutakoaren arabera, jokalaria "ondo dago eta, osasun protokoloari jarraituta, bere etxean bakartuta".

Iñigo Vicente Athleticen positibo eman duen hamahirugarren jokalaria da aurtengo denboraldian.

Iñaki Williams, Unai Núñez, Oihan Sancet, Iñigo Córdoba, Unai López eta Gaizka Larrazabal jokalariek positibo eman zuten abuztuan, denboraldi-aurrea hasi aurretik.

Ondoren, urrian, Yuri Berchicek eta Aitor Iru atezainen entrenatzaileak ere positibo eman zuten, eta azaroan, berriz, Oscar de Marcosek eta Jokin Ezkietak.

Horrez gain, Dani Garciak eta Iñigo Lekuek egun batzuk eman zituzten euren etxeetan bakartuta, atezain nafarrarekin harreman estua izan zutelako.