Itxi

Athletic Club

2022ra arte

Oscar de Marcosek bere kontratua berritu du

EITB MEDIA

Akordioaren arabera ez da etete-klausularik izango. Aurten bere hamabigarren denboraldia betetzen ari da lehen taldean eta 410 partida jokatu ditu.

Oscar De Marcos

Athletic Clubek eta Oscar de Marcos futbolariak 2022ko ekainaren 30era arte kontratua luzatzeko akordioa lortu dute.

De Marcos 2009-10 denboraldian iritsi zen Lezamara eta gaur egun hamabigarren denboraldia betetzen ari da lehen taldean. Denboraldi horretan bertan egin zuen debuta Europa Leagueko kanporaketa batean Young Boys suitzarraren aurka.

32 urte betetzeko hiru hilabete falta direla, Guardiakoak 410 partida jokatu ditu dagoeneko, eta, ondorioz, Athleticen historiako hamabosgarren postuan dago, Top Ten zerrenda ixten duen Canitok jokatutako 434tik 24 partidara.

Aurten, Ligako hamar partida eta Superkopako biak jokatu ditu orain arte. Bere ibilbidean daramatzan 34 goletatik bi sartu ditu aurtengo denboraldian. Azkena Getaferen aurka izan zen San Mamesen eta aurrekoa funtsezkoa izan zen, non eta Superkopako finalean, Griezmannen lehen golaren ondoren partida berdindu zuena.