Athletic Club
Primera Iberdrola Liga
Athletic lanera bueltatu da jokalari gehienekin, koarentenaren ostean
A. B. | EITB Media
Iraia Iturregik prest ditu lehen taldeko jokalari gehienak, eta igandeko Espanyolen aurkako partida (12:00etan) prestatzen hasi dira zuri-gorriak.
-
Athleticeko jokalariak, Iraiaren aginduak entzuten, entrenamendu aurretik. Argazkia: Athletic Club
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak prest ditu jada lehen taldeko jokalari gehienak, eta asteazken honetan hasi dira zuri-gorriak igandeko Espanyolen aurkako (12:00etan) Primera Iberdrola Ligako partida prestatzen. Taldeko hamar jokalarik koarentenan egon behar izan dute, jokalari batek covid-19agatik positiboa eman zuelako.
Klubak jakinarazi duenez, Ainhoa Moraza izan zen positiboa eman zuen jokalaria. Taldeko beste kide batzuk kontaktu zuzena izan zutenez, koarentena egin behar izan zuten, eta Bartzelonaren (urtarrilak 28) eta Betisen (urtarrilak 31) aurkako partidak atzeratuta geratu ziren.
Morazak etxean isolatuta jarraitzen du, eta jokalariaren "osasun egoera ona" dela jakinarazi du Athleticek. Espanyolen aurkakorako, Iraia Iturregik ez ditu jokatzeko prest izango Ane Azkona, Erika Vazquez eta Jone Ibañez.