Itxi

Athletic Club

Bi partidetara

Athletic-Levante eta Sevilla-Bartzelona, Kopako finalerdietan

EITB MEDIA

Joaneko partidak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dira eta bueltako neurketak martxoaren 2an eta 3an. Lehen partida, San Mamesen jokatuko dute, otsailaren 11n, 21:00etan.

  • Athletic-Levante, finalerdietan

    Athletic-Levante, finalerdietan. Argazkia: EFE

2021eko Errege Kopako finalerdietako zozketa gaur egin da Madrileko Las Rozasen.

Aritz Adurizek berak atera ditu taldeen izenak zozketan. Athleticek San Mamesen jokatuko du lehen neurketa Levanteren aurka eta bigarrena etxetik kanpo; Sevillak Bartzelona hartuko du joanekoan Sanchez Pizjuaneko futbol-zelaian.

Aurreko kanporaketetan ez bezala oraingoan bi partidetara jokatuko da, joanekoak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dira eta bueltako neurketak martxoaren 2an eta 3an, guztiak 21:00etan.

Joanekoak:

Asteazkena, otsailak 10, 21.00etan: Sevilla-Bartzelona

Osteguna, otsailak 11, 21.00etan: Athletic-Levante

 

Itzulikoak:

Asteazkena, martxoak 3, 21.00etan: Bartzelona-Sevilla

Osteguna, martxoak 4, 21.00etan: Levante-Athletic

Finala apirilaren 17an jokatuko da.

Final-laurdenetako emaitzak

ALMERIA – SEVILLA, 0-1

LEVANTE – VILA-REAL, 1-0

GRANADA – BARTZELONA, 3-5

BETIS – ATHLETIC, 1-1, Athletic nagusitu da penalti jaurtiketetan, 1-4