Publizitatea
Itxi

2021/04/11

19:09

Athletic Club

KOPAKO FINALA

Yurik eta Yerayk zalantza izaten jarraitzen dute Kopako finalerako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Astean zehar zer bilakaera izaten duten ikusi beharko da Barçaren kontra arituko diren ala ez jakiteko. Oier Zarraga eta Peru Nolaskoain baja konfirmatuak dira.

  • Yuri, Athleticeko jokalaria

    Yuri, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athletic astelehen honetan hasiko da Lezaman larunbateko Kopako finala prestatzen. Zalantzan dago oraindik Bartzelonaren aurka Yeray Alvarezek eta Yuri Berchichek jokatu ahal izango duten, Marcelinorentzat titular eztabaidaezinak.

Yeray eta Yuri Realaren kontrako Ligako azken partidan lesionatu ziren, Reale Arenan, eta baja izan ziren ere Alavesen aurka San Mamesen, baina entrenatzaile asturiarrak La Cartujan jokatzeko moduan egotea espero du.

Defentsa zuri-gorriek gainkarga muskularrak pairatzen dituzte eta astean zehar zer bilakaera izaten duten ikusi beharko da Barçaren kontra arituko diren ala ez jakiteko.

Astelehen honetan Athleticek arratsaldean entrenatuko du (18:30ean) eta astearte eta astezkenean, berriz, goizean (11:00etan). Ostegunean Sevillara bidaiatu aurretik egindo du lansaioa, 17:00etan.

Ostiralean, finalaren egun bat lehenago, lehoiek Sevillan entrenatuko dute, La Cartuja bertan (20:00etan).

Yerayk eta Yurik jokatzen ez badute, Unai Nuñezek eta Mikel Balenziagak ordezkatuko dituzte. Baina hauek ez dira Marcelinok dituen baja bakarrak, Oier Zarraga eta Peru Nolaskoain ere lesionatuta baitaude.

Zarragari aste honetan egin diote ebakuntza eskuineko belauneko meniskoan duen lesioarengatik eta Nolaskoain laster pasako da operazio-gelatik eskuin orkatilean duen lesioarengatik. Edozein modutan, arrazoi desberdinengatik, aukera gutxi izan dituzte batak zein besteak denboraldian zehar.   

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;