Itxi

Athletic Club

Marrazaina gutxiesteagatik

Bi partidako zigorra ezarri diote Raul Garciari

A. B. E. | EITB Media

Ligako 37. jardunaldiko partidan, Real Madrilen aurkakoan, txartel gorria ikusi zuen Athleticeko jokalariak, eta Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio marrazaina gutxiesteagatik.

  • Raul Garcia

    Raul Garcia, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Raul Garcia Athleticeko jokalariari bi partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak, igandean Santander Ligako 37. jardunaldiko partidan, Real Madrilen aurkakoan, ikusi zuen txartel gorriarengatik.

Mateu Lahoz epaileak neurketako aktan jarri zuzenez, Raul Garcia Athleticeko jokalariak txartel gorria ikusi zuen 88. minutuan, marrazaina gutxiesteagatik. Ondorioz, astearte honetan, Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio.

Hori dela eta, Raul Garciak ezingo du jokatu denboraldi honetako azken jardunaldiko partida, Elxen aurkakoa, eta datorren denboraldiko Ligako lehen norgehiagoka ere galduko du.