Athletic Club
19 urterekin
Iker Muniainek 100 partida beteko ditu Athleticekin Getaferen aurka
Erredakzioa
19 urte bete berri ditu jokalari nafarrak eta hirugarren denboraldia du talde zuri-gorrian. Ligako 77 partidu, Errege Kopako 6 eta Europa Leagueko 16 jokatu ditu.
-
Iker Muniain Athleticekin burututako entrenamendu baten. Argazkia: EFE
Hamasei urte, 7 hilabete eta 11 egunekin egin zuen debuta Athleticen lehen taldean debuta egiten zuen jokalari gazteena izanik. Urte horretan berean Muniainek Ligako errekorra lortu zuen, gol bat sartzen zuen jokalari gazteena izan zen. Urriaren 4an Valladoliden aurka sartu zuen gol historiko hura 16 urte eta 289 egunekin.
Muniainek guztira Ligako 77 norgehiagoka jokatu ditu, Errege Kopako 6 norgehiagoka eta Europa Leagueko 16 partida jokatu ditu.
Muniainek debuta egin zuenetik Athleticekin jokatutako partida ofizialak:
2009-2010 denboraldia: Ligako 26 partida (4golak); Europa Leagueko 9 partida(2 golak)
2010-2011 denboraldia: Ligako 35 partida (5 gol); Hereje Kopako 3 partida
2011-2012 denboraldia: Ligako 16 partida (2 gol); Hereje Kopako 3 partida; UEFA Europa Leagueko 7 partida (gol 1)
Guztira: Ligako 77 partida (11 gol) ; Kopako 6 partida eta UEFA Europa Leagueko 16 partida (3 gol).