Itxi

Athletic Club

21/22 denboraldia

Denboraldiaurrea uztailaren 7an hasiko da

EITB Media

Gizonezkoen lehen taldeak ostegun honetan hasiko du atsedenaldia, eta hilaren 5ean hasiko dira azterketa medikoekin.

  • Lezaman entrenatzen

    Lezaman entrenatzen

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak ostegun honetan, hilak 27an, hasiko du atsedenaldia datorren denboraldiari begira.

Egun hauetan zehar programatuta dituen hainbat kirol-jarduera egingo ditu lehen taldeak.

Lanera itzultzeko eguna uztailaren 5a, astelehena, izango da, orduan hasiko baitira azterketa medikoak Lezamako lehen entrenamenduen aurretik, hileko 7an, asteazkenean, hain zuzen ere.

Horrela iragarri du klubak bere web orrian.