Athletic Club
Neguko merkatua
Mikel Orbegozok Nasticen jokatuko du, utzita
Erredakzioa
Athleticek harrobiko jokalaria utziko dio Tarragonako taldeari, ekainaren 30era arte.
Mikel Orbegozo Athletic Bko aurrelariak Tarragonako Nasticen jokatuko du ekainaren 30era arte. Athleticek harrobiko jokalaria utziko dio Tarragonako taldeari, eta udan itzuliko da Bilbora, taldeak astelehen honetan adierazi duenez. Honekin, Bilboko taldetik kanpo minutuak izateko aukera izango du aurrelariak.
Orbegozo iaz fitxatu zuen Athleticek, 11 urtetik 21era arte Realan jokatu eta gero. Denboraldi honetan, 14 partida jokatu ditu Athletic Brekin, lau gol lortuta. Taldeko bigarren golegile nagusia izan da Ibai Gomezen atzetik (7 gol), Alain Eizmendirekin berdinduta.