Athletic Club
Ostegunean 20:00etan
Amorebieta, zalantza Albaceteren aurkako Kopa partidarako
Erredakzioa
Jokalariak orkatila bihurritu zuen Getaferen aurkako norgehiagokan. Javi Martinez eta igandean berragertu zen Fernando Llorente prest daude.
-
Amorebieta eta Bielsa, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Goizean Lezaman entrenatu dira jokalariak, eta partida hori prestatzen aritu dira denbora luzez. Bielsak intentsitate handiko entrenamendua egin du, eta bi ordu baino gehiagoz, era guztietako jokaldiak landu dituzte. Amorebieta zalantza da ostegunerako. Jokalariak orkatila bihurritu zuen Getaferen aurka eta gaur ez du lanik egin.
Llorente normal entrenatu da eta, horrez gainera, Markel Etxeberria gaztea Athleticeko lehen taldearekin aritu da. Javi Martinez ere prest dagoela ematen du.