Athletic Club
Rayo Vallecano-Athletic
Zuri-gorriek Vallecasen jokatuko dute gaur
Erredakzioa
Koikili eta harrobiko taldeko bi gazte (Ruiz de Gallarreta eta Peña) dira berritasunak deialdian. Javi Martinez eta De Marcos baja dira. Rayok Pulido eta Armenteros fitxatu ditu.
-
Llorente eta Arribas lehen itzuliko Athletic-Rayo partidan. Argazkia: EFE
Bielsak Koikili, Ruiz de Galarreta eta Peña sartu ditu deialdian. Honako jokalariek osatzen dute Rayoren aurkako partidarako zerrenda: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, Koikili, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Ibai, Ruiz de Galarreta eta Peña.
Bestalde, Rayok puntuak behar ditu eta are gehiago bere zelaian. Aurten ez dabiltza fin etxeko partidetan. Neguko merkatuan Pulido eta Armenteros fitxatu ditu Madrileño taldeak.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Dani Gimenez; Tito, Arribas, Labaka, Casado; Movilla, Javi Fuego; Trashorras, Michu, Piti; eta Tamudo.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Iñigo Perez, Muniain; eta Llorente.
Epailea: Paradas Romero
Futbol-zelaia: Estadio de Vallecas
Ordua: 18.00